Parajeak, herrigune historikoak, gazteluak, aztarna erromanikoak… denetarik ikusi eta bisitatuko dute Itxaropenako bazkideek irailaren 27tik 30era bitartean Lleidako Haran haranera egingo duten irteeran.
Irailaren 27an iritsi eta Vielha bisitatuko dute lehen egunean, herririk altuena. Hurrengo egunean, berriz, Bagergue-Arties eta Bossot aldean ibiliko dira, Frantziako mugatik gertu. Hirugarrenean, egun osoko irteera egingo dute Anguestortes parke nazionalera eta Estany de Sant Maurici ere bisitatuko dute eta azkeneko egunean, Baqueira eta Salardu izango dituzte jomuga Soraluzera bueltatu aurretik.
Irteerarako izen-ematea bihar, eguena, zabalduko dute. 350 euroko prezioa du irteerak. Interesa duenak Itxaropenako bulego ordutegian eman dezake izena.