Global Training bekek unibertsitate titulua edo diploma eta goi-mailako lanbide heziketako titulazioa duten gazteei aukera ematen diete praktika profesionalak atzerriko erakunderen edo enpresaren batean egiteko. Gutxienez, sei hilabeteko praktikaldia izan beharko da eta hilero 1.635 euroko beka jasoko du gazte partaideak.
Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, 30 urte baino gutxiago izatea, eta ingelesezko B2 mailako titulua izatea unibertsitate-irakaskuntza ofizialeko graduko titulazioen kasuan, eta, B1 maila izatea, berriz, goi-mailako lanbide heziketako titulazioen kasuan.
Europan, Hego-amerikan…
Praktika horiek askotariko herrialdetan egin daitezke. Adibidez, Italian, Portugalen, Belgikan, Frantzian, Costa Rican, Mexikon, Argentinan, Txilen, Suitzan, Guatemalan, Indian, Arabiar Emirerrietan eta bestelakoetan.
Debegesa, Debabarreneko Garapen Agentziatik helarazitako xehetasunen arabera, profil akademiko askotarako daude praktika eskaintzak: komunikazioa, zientzia politikoak, DEA, psikologia, gizarte zientziak, nazioarteko harremanak, arkitektura, ingeniaritza, irakasletza, zuzenbidea eta biologia, bestea, beste.
Izena emateko azkeneko eguna uztailaren 19a izango da. HEMEN KLIKATUTA eman daiteke izena zein informazio gehigarria eskuratu.
Basque Trade & Investment-ek (Euskal Nazioartekotze Agentzia), ASPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da.