OHARRA

Gaur gauean, Maltzagan AP-1 eta AP-8 autobideen arteko lotunea itxi egingo dute

Erredakzioa 2024ko uzt. 10a, 09:28

Gaur, eguaztena, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarreko Aginaga tuneleko mantentze lanak egingo dituzte Maltzagan (Elgoibar), Bilborako noranzkoan. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, lanen ondorioz, 145. lotura adarra itxita egongo da 22:30etik 04:00etara bitartean.

Alternatiba modura, AP-1etik Bilborantz doazen ibilgailuek AP-8tik jarraitu beharko dute Behobia noranzkoan Elgoibarko 64. irteeraraino, eta bertan, autobidea hartu berriro Bilborako norabidean. Lanak gauez egingo dituzte, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.