Jantzien banaketan, danborradaren aurretik haiek garbitzea gomendatu zieten antolatzaileek partaideei, azken danborradaz geroztik, 2018tik, merkatu plazan gordeta egon baitira trajeak.
Bestalde, gogora ekarri zuten uztailaren 23an egingo dutela entsegu orokorra, musikari eta guzti. Egun horretan konpainia guztien antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko xehetasun guztiak landuko dituzte.