Joan den barikuan, uztailaren 5ean, banatu zituen Udaleko Kultura Batzordeak jaietako kartel lehiaketaren sariak, helduen, gaztetxoen zein umeen kategoriei dagozkienak (ikus ekitaldiko argazkiak bilduman).
Helduen kategorian sei lan aurkeztu dira eta epamahaiak Eguzkiñe Aldazabalen lana hobetsi du. Aldazabalen kartelak detailez betetako irudi mosaikoa jasotzen du, kontu handiz ordenatua. Besteak beste, jaietako hainbat ekintza eta protagonista irudikatzen ditu: dultzaineroak, txistulariak, bakailu lehiaketa, zezena, pelotariak, etxapligua eta beste zenbait. Horiek denak herriguneko espazio "errealetan" irudikatzen ditu eta eraikin asko daude errepresentatuak: etxeak, Batzokia, udaletxea, Galipot kaleko arkua, kainoi fabrikako zubia, Zubi Nagusia... Guzti hori mahoi kolore urdina (lantegiena) eta gorria (Galtxagorriena) konbinatuz.
Kartel irabazlea datozen egunetan kaleratuko den jaietako programaren azalean joango da eta herriko komertzioetan ipiniko duten kartela ere ilustratuko du.
Kartel eta egile sarituak
Aurten berreskuratu den helduen kategoriako sariaz gain, gaztetxoen eta umeen kategorian ehunka lan aurkeztu dira lehiaketara. Ondorengoak izan dira, mailaz maila, epaimahaiak saritu dituen lanak eta egileak:
"E" maila (Helduak)
- 1. Saria: Eguzkiñe Aldazabal Ortueta
"D" maila (DBH)
- 1. Saria: Alba Rico Gallardo
- 2. Saria: Uxue Esnaola Torrientes
- 3. Saria: Ana Fernandez Rascón
"C" maila (LH5-LH6)
- 1. Saria: Carla Amuchastegui Azkoitia
- 2. Saria: Izane Peña Mira
- 3. Saria: Aya Sadoune
"B" maila (LH3-LH4)
- 1. Saria: Mikel Gallardo Ariznabarreta
- 2. Saria: Libe Elortza Ugalde
- 3. Saria: Naia Bollar Oregi
"A" maila (LH1-LH2)
- 1. Saria: Albania Sandoval Muñoz
- 2. Saria: Laia Alustiza Rodriguez
- 3. Saria: Eneko Aizpuru Uribe
Lehiaketan aurkeztutako kartel guztiak ikusgai egon dira erakusketa-aretoan, uztailaren 1etik 5era bitartean.