OHARRA

Gaurtik hasita banatuko dituzte danborradako arropak

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 8a, 10:42

Gaur, uztailaren 8an, hasiko dira Nagusien Danborradarako jantziak banatzen. Hiru egunetan banatuko dituzte. Gaur, danbor-joleen jantziak banatuko dituzte, eguaztenean, (uztailak 10) barrileroenak eta azkenik, barikuan, gremioenak. 19:00etatik 21:00etara izango dira merkatu plazan.

Antolatzaileek esan dutenez, ezarritako hiru egun horietako batean norbait ezin bada joan, eurekin jar daiteke kontaktuan jantziak eskuratzeko: 686 66 66 76.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.