Hala, lasaitasun horrekin abiatu zen gaueko hamarrak aldera ikuskizuna; Alurr taldeko dantzari gazteek euskal dantzetan oinarritutako koreografia ikusgarriak eskaini zituzten, argiztapen eta soinu ederrez lagunduta eta ordubete inguruko emanaldi bizi eta gozagarria uztartu zuten. Hala iritzi zioten harmailetan batu ziren ehunetik gora herritarrek ere, dantzarien jardun bakoitza txalo zaparradaz saritu baitzuten. Zalantzarik gabe, zaparra horiek arindu zuten emanaldia plazatik barrura aldatu behar izanaren penatxoa.