Gertakariak

EAJk skate gunean agertutako pintada "iraingarriak" salatu ditu

Erredakzioa 2024ko uzt. 5a, 11:35

Testuak eta marrak pintatu dituzte skate guneko muralaren gainean. Iturria: Soraluzeko EAJ.
Soraluzeko EAJren udal taldeak jakinarazi duenez, egunotan skate guneko muralaren gainean pintadak egin dituzte, baita kiroldegi gainean ere. Horren aurrean, EAJren udal taldeak "pintada iraingarriak" publikoki salatu nahi ditu eta murala txukuntzeko hartu beharreko neurriak hartzeko eskatu dio udal gobernuari. 

EAJk gogorarazi du "skate gune berria egin zenean, "eremua atontzeko helburuz", Jokin Oregi mural egilearekin muralaren diseinua adostu eta skate guneko orman murala egitea" adostu zela eta lan horrek 2.662euroko inbertsioa suposatu zuela Udalarentzat.