Mikel Valero Kontrargiko eta Itxaropenako zuzendaritzako kideak azaldu duenez, argazki erakusketak bi helburu nagusi ditu: "Alde batetik jubilatuetan kultura bultzatzea eta bestetik, argazkilariei beste leiho bat eskaintzea euren lanak agertu ditzaten". Valerok jakinarazi du argazkiak eskuratzeko lehen iturri modura Kontrargiren artxiboa baliatuko dutela baina adierazi du edozeinek izango duela aukera bertan argazkiak erakusteko. Hori bai, zehaztu du, argazkiek 30x40 zentimetroko neurria izan behar dutela derrigor.