Herenegun itxi egin zuten Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua euri erauntsi handiek erizaindegiko sabaian kalteak eragin eta gero. Ospìtalak adierazi duenez, ura filtratu zen klimatizazio-zirkuitura, eta larrialdietako erizaintzako kontroleko sabaia busti zuen, isuriak eraginez.
Ura eta luiziak Mendaron
Mendaroko kaleetan ere, ura pilatu zen, bereziki Kilimon etorbide inguruan, eta luiziak ere gertatu ziren inguruko landa bideetan. Luizi ikusgarrienetako bat Mendarozabalen, Irabane eta Andikoetxe baserrietarako bidean gertatu zen (goiko irudian).
Mendaroko ikastolaren azpiko estolderiak ere gainezka egin zuen, putzu handi bat sortuz. Debabarrena eskualdeko mankomunitateak atzo libratu zuen estolda eta Mendaroko Udalak jakinarazi zuen egoera kontrolpean zegoela.