2024/07/12 - 2024/07/15 19:00

San Andresko jaiak (Egitaraua)

San Andresko jaiak (Egitaraua)
San Andresen, Soraluze

Uztailak 12, barikua

19:00etan Makala altxatzia eta kanpai jotzea. Ostean, txorixo probatzea.

Uztailak 13, zapatua

12:00etatik 14:00etara II. Patata tortilla lehiaketa. Aldez aurretik izena eman behar da. Nahi duenak har dezake parte. 

Izen-ematea: Bikoteka. Deitu edo idatzi: 680 13 17 58 zenbakira. 

Saria: Bi txartel gaueko afarirako.

Oharra: Osagaiak (patata, arraultzak, kipula, gatza eta olioa) eta sua antolakuntzak jarriko ditu. Zartagia, platera, kutxiloa eta patatak zuritzekoa, berriz, parte hartzaileak.

17:30ean Asier eta Iñakiren Omenezko Pelota Txapelketaren finala.

19:30ean Bergarako zezenak.

21:30ean Kantu afaria Iosu Zarate eta Unai Brearekin eta ogitartekoak.  

00:30ean Erromeria Astiazaran eta Alabierrekin.

03:00etan DJ Anderra.

Uztailak 14, domeka

11:00etan Meza. Egun guztian zehar Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariak eta Mendotz eta Bizkai trikitilariak.

12:30ean Eskuz binakako pelota partiduak.

14:30ean Bazkaria elkartean, trikitilari eta bertsolariek girotuta.

18:00etan Herri kirolak Izetatarren eskutik.

19:00ean Bola premioa.

19:30ean Bergarako zezenak.

21:30ean Afariak elkartean.

Uztailak 15, astelehena

12:30ean Meza, auzoan hildakoen alde.

13:00etan Umeendako jolasak.

14:30ean Auzotarren bazkaria frontoian.

Egun osoan zehar, Lizaso eta Egaña bertsolariak. Bazkalostean dantzaldia Laja II eta Lutxurdiorekin.

19:00etan Emakumezkoen bola txapelketa.

20:30ean Afaria. Afalostean, erromeria eta jaien amaiera.