Orain dela bi zapatu jokatu ziren Gipuzkoako erretiratuen elkarteen arteko Karta-jokoetako eta Mugimendu Jokoetako finalak, Gipuzkoako Aguijupens elkartearen eskutik. Elgoibarko Maala parkean mugimendu-jokoak eta hango erretiratuen elkartean, berriz, kartetakoak.
Sariarekin etxera
Soraluzeko Itxaropena Erretiratuen Elkarteko ordezkaritza ere izan zen partaide. Aretxabaletako bikotearen kontra jokatzea tokatu zitzaien Jose Luis Axpe Lizarralderi eta Ignacio Zubizarreta Mendizabali, tartean, Espainiako txapelduna ere bazela. Azkenean, Gipuzkoako txapeldunorde ateratzea lortu zuten Mus 8 Erregetan eta Aguijupens elkarteak eta Elgoibarko alkateak emandako sariarekin bueltatu ziren etxera.
Jakingarri moduan, Tuteko txapeldunak ere soraluzetarrak izan ziren, Rascón anaiak, baina Bergarako San Joxepe elkartearen izenean jokatuta.
Argazkiak: Joseba Barrutia.