Gaur, martitzena, eta bihar, eguaztena, 15:00etan barik 13:00etan itxiko dute Kalebarren kalea ibilgailuentzat. Bertako etxe bateko teilatuan obrak egiten dihardute eta bi egun hauetako eguraldi ona aprobetxatu nahi dute obra bukatzeko. Horregatik eskatu dute kalea lehenago ixteko. Itxita dagoenean ibilgailuren bat tokatuz gero, Gabolatsetik irten beharko du.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.