BIDEO-LABURPENA

Gau bustia berotu zuten garrek eta soraluzetarrek

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 24a, 11:38

Kantuan, bertsotan eta dantzan eman zitzaion udari ongi-etorria atzoko Udate gauean, Plaza Berrian. Bestetan baino gehiago kosta zen sua piztea, baina azkenean, gau bustia berotu zuten garrek, eta, beste urte batez, bete da arbasoen usadioa. Txar denak erreta, sorginek eskutik helduta, nagusiek, helduek, gazteek eta umeek suaren bueltan dantzan egin zuten, edabe magikoarekin gozatu eta ausartenek suaren gainetik saltoka jardun zuten, sua emendatu zen arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.