Aitor Garitanok, Ezoziko Ama Abesbatzaren zuzendariak esplikatu duenez, biharko kontzertuan batuko dituzten kantak ikasturte osoan zehar landutakoak dira gehi berriak izango dira.
Hain justu, “ikasturte honetan izandako hiru jarduera indartsuenekin” osatuko dute errepertorioa. Batetik, Gabonetako Errenteriako lehiaketan bigarren saria eskuratu zuten kantuetako birekin: “Beste esperientzia eta motxila batekin; ze sariak irabazi dituenean kantak beste modu batzuetara kantatzen dira”, esan du Garitano zuzendariak.
Bestetik, martxoan, Mendaron, boda batean kantatu zituzten kantuetako lau ere abestuko dituzte, “gogo handiz prestatutako kantak”, Garitanoaren esanetan.
Eta hirugarrenik, maiatzean, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren kanta-bilduma berriko grabaziorako prestatu zituzten hiru obrak. “Lehengo melodia zaharrekin oraingo konpositoreek egin dituzten arregloak. Guk hiru arreglo grabatu genituen eta hiru kanta horiek ere interpretatuko ditugu”, esan du Garitanok.
Honakoa da errepertorio osoa:
- Agurra (Mold. J. L. Ansorena)
- Nere Herriko Neskatxa Maite (B. Lertxundi)
- Jesus bleibet meine Freude (J. S. Bach)
- Usaiak (M. Urdangarin)
- Hallelujah (L. Cohen)
- Non degu non (J. Guerrero)
- Dugun Alegrantzietan (D. Azurza)
- Erraguzu, Maria (Mold. J. Elberdin)
- Oi zer egin ote zait niri (Mold. A. Keelan)
- Iragan festa biharamunean (Mold. J. Elberdin)