Martitzenean, Plaentxi Eskolako LH2, LH4 eta LH6. mailetako ikasleek ikasturtean lantzen ibili diren antzezlanak taularatu zituzten Herri Antzokian. Taula gainean ikusi ziren piratak, sorginak, otsoak, mamuak, dinosauroak, banpiroak… denetarik.
Ikasleek norbere paperean serio sartuta baina jostari interpretatu zituzten pertsonaiak eta txalo zaparrada jaso zuten ordainetan.
Bigarren urtez
Plaentxi Eskolako Edurne Ugalde ikasketa-buruak esplikatu duenez, orain dela bi urte hasi ziren ikastetxean antzerkigintza lantzen adituen gidaritzapean, hezkuntza konplexutasun indize altua duten eskolentzat Hezkuntza Departamentuak jarritako Eraldatzen programako dirulaguntza baliatuta.
Aurten, Nerea Ariznabarreta aktorea gidari dutela, antzerkigintzaren bitartez, ikasleek euskara modu ludikoan edo akademikoa ez den bestelako modu batean erabili dute, eta gainera, adierazpen dramatikoa, artistikoa eta hori guztia ere landu dute, Ugalderen esanetan.