Uda sasoia heltzeaz bat, hasi dira herritarren kexuak Donostiarako autobusaren zerbitzu eskasaren harira. M.G. herritarark kontatu duenez, ekainaren 13an, eguena, 11:00etako autobusa etorri zen bakarrik lau leku libre zituela eta "jende asko" geratu zen erabili ezinda. Eta berdin domekan. Kasu horretan, leku bakarra zeukan libre autobusak. "Jende gazteak online hartzen du txartelak, baina nagusiok zailtasun handiagoa dugu horretarako eta askotan Donostiako Ospitaleko medikuetako txandetara joan ezinda geratzen gara", esplikatu du. Uste du Soraluzen autobus-txartelak ateratzeko makina jartzea litzatekeela onena.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.