Eguraldia freskoak ez zituen umeak kikildu eta goizean zein arratsaldean, Atxolin elkarteak Erregetxean ipinitako ur-txirrista eta jolasetan ilarak izan ziren. Guraso elkartetik egunaren balorazio positiboa egin dute eta eskerrak eman dizkiete ikasturte amaierako jaiaren antolaketan lagun izan dituzten Kukumixori, Udalari, Sanz enpresari, Hennakoari eta abarrei.