Hasi dira danbor hotsak

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 19a, 10:09

Atzo, martitzena, lehen entsegua egin zuen aurten bueltan izango den Nagusien Danborradak. Ordubete inguruz jardun zuten San Sebastian Martxa, Diana, Iriyarena, Tatiago, Debako Martxa eta tradiziozko bestelako piezak entseatzen. Beteranoek gidatu zuten hasiberrien erritmoa, batzuetan asmatuz eta bestetan kale eginez adi-adi ibili ziren haiek. Eguenean elkartuko dira berriro, 19:30ean. Eta horrela egingo dute, astean birritan, jaietara arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.