Sour jaialdiak goizetik gauera arte utzitako argazkiak

Ander Gomez 2024ko eka. 18a, 08:00

Ekainaren 15ean (zapatuan) ospatu zen Sour jaialdia kiroldegi gainean, estilo askotariko musika talde, bakarlari eta Dj-ekin. Egun bikaina izan zen gustuko taldeak entzuteko, baina baita ohiko estiloez aparteko musika deskubritzeko ere.
Espero zutena baino ikusle gutxiago izan zen arren, antolatzaileek lortutako punta-puntako kartelarekin, muntatutako soinu-ekipo eta argi-joko profesionalekin, eta barrako zein Motoclub Plaentxiren postuko jan-edanarekin, ederto asko eman zuten eguna bertaratutako guztiek, Ina Peñalbak ateratako argazkietan ikus daitekeen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.