Domekan jokatuko dituzte Debarroko Pilota Txapelketako eskuz binakako finalak. Soraluzeko Pilota Elkartetik, jubenil mailan Eki Amuategik eta Mikel Caramanzanak jokatuko dute Xabat Otazu eta Peru Alberdiren kontra. Nagusien mailan, berriz, Manex Balerdik eta Aitor Atxotegik jokatuko dute, Eibarko Ibon Ibarraren eta Ander Agirresaroberen kontra. 11:00etan hasiko da pilota jaialdia, Elgoibarko Kalegoen plazan. Soraluzekoenak bigarren eta hirugarren partidak izango dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.