Zapatuan, puzgarrien ur parkea, Erregetxean

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 12a, 12:41

Zapatu honetan, ikasturte amaierako jaia izango da Erregetxan, Atxolin Guraso Elkartearen eskutik. Puzgarrien ur-parkea jarriko dute eta haren bueltan, Kukumixorekin jolasak, henna tatuajeak egiteko aukera eta apar festa ere izango dira. Goizez zein arratsaldez izango da jaia. Besteak beste, autoz hustu beharko da Erregetxea 07:30erako.

Puzgarrien ur-parkeari dagokionez, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara izango da han ibiltzeko aukera. HHtik LH6ra bitarteko umeei dago zuzenduta. Atxolin elkarteko bazkideek doan ibili ahalko dira eta gainontzekoek 7 euro ordaindu beharko dute.

Ur-parkearen bueltan, bestelako jolasean ibiltzeko aukera ere izango da, hantxe izango baitira Kukumixoren begiraleak umeekin jolasteko gertu. Horrez aparte, henna tatuajeak egiten ere ibiliko dira eta jaia borobiltzeko, apar festa egingo dute. Antolatzaileek bainujantzia eramateko gomendatu dute.   

Bestalde, ur-parkeari lekua egiteko, zapatuko 07:30erako Erregetxean aparkatuta dauden ibilgailu guztiek erretiratuta egon beharko dute.