Ekainean, martitzenetako eta eguenetako entseguak danborrak eta barrilak joko dituztenendako izango dira. Uztailaren 4tik aurrera, berriz, eguenetan, kantinerek ere entseatuko dute beste guztiekin batera. Uztailaren 23an egingo dute entsegu orokorra, hori ere frontoian, 19:30ean hasita. Irten, berriz, Santiago egunean, uztailaren 25ean irtengo da danborrada, 22:00etan, Txurrukenetik.
Beteranoak eta berriak, denetik
Jendetsu dator aurtengo danborrada. Ehun lagun baino gehiagok eman du izena eta kopuruarekin "oso pozik" egoteaz aparte, antolatzaileak "oso pozik" daude, baita ere, beteranoekin batera, partaide berri nerabeak eta gazteak ere batu direlako ekimenera, hartara, transmisioa ziurtatuta izango dela azpimarratu dute eta belaunaldi berrien partaidetzarekin, danborradaren etorkizuna sendoagoa izango da.