Domekan, meza eta herri kirol erakustaldia egin zituzten Ezozin, Beretxinaga eta Aramendi bertsolariek girotuta. Aurten ere, euriagatik, eliz atarian egin behar izan zituzten ekitaldi guztiak. Tartean, ezusteko istripu bat ere izan zuten, Arratzuko Piratak taldeko kirolari batek ingudearekin ziharduela goiko txapa soltatu, jausi eta buruan jo zuenean. Mutila anbulantzian eroan zuten baina zorionez, ospitalean aztertu ostean, jakinarazi diote kolpea ez zela larria izan. Argazkiak: Arkaitz Arana.