Gaur goizean, astelehena, Ertzaintzak gazte bat identifikatu du, ustez, asteburuan izandako ile-apaindegietako lapurretarekin lotuta. Ia ordu betez egon dira berarekin Etxaburueta kalean eta miatu egin dute, besteak beste. Azkenean, gaztea libre laga dute. Segurtasun Sailak esan duenez, salaketa jarrita dago eta kontua ikerketa fasean dago.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.