Ekimen berria da Irakurketa Errazeko taldea. Aurten sortu da, Uxue Agirre udal liburuzainaren proposamenez.
Hark esplikatu duenez, arrazoiren batengatik edo bestearengatik -aspaldi irakurri gabe egon direlako, dislexia eta halako zailtasunak dituztelako, hizkuntza ez dutelako ondo ezagutzen…- irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako ekimena da.
“Asmoa da irakurketara gerturatzea aspaldian irakurri ez duen jendea”, dio Alberdik eta azaldu du horretarako egokitutako liburuak erabiltzen dituztela, letra handiagoak dituztenak, lexiko errazagoa, esaldi motzagoak eta abar.
Uda ostean, berriro liburutegira
Hala, Emilia Pardo Bazán idazlearen Los Pazos de Ulloa liburua landu dute azken hilabeteotan. Eguneko Zentrokoek Aste Santu aurretik irakurri zituzten lehen kapituluak liburutegian bertan eta egoitzakoek gauza bera egin zuten apirilean. Gero, bakoitzak bere zentroan segitu du kapituluak irakurtzen barikuro eta joan den astean egin zuten azkeneko saioa, guztiek elkarrekin, Udal liburutegian.
Saio horretan, tertulia ere egin zuten, Los Pazos de Ulloa liburuan lantzen diren gaiak abiapuntu, ainak, landa eremuan bizi ala hirian bizi eta abar.
Udal liburuzainak gaineratu duenez, lehen liburua bukatu ondoren, udan, bigarrena irakurriko dute, Silvia Llorente Brionesen Un reloj con dos iniciales. Zentro bakoitzean euren kabuz egingo dute irakurketa. Gero, irailetik aurrera, berriz, hirugarren liburu batekin bueltatuko dira liburutegira.