Gaur goizean, domeka, ingurua garbitzen ari zela jabetu da kale garbitzailea ile-apaindegiko atzeko leihoa guztiz zabalik zegoela eta berak eman du abisua.
Leihoa indarrez zabaldu dute, burdina batekin palanka eginez.
Ile-apaindegiko kudeatzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza izan dira lekua ikuskatzen, eta, hasiera batean ez dute ezer faltan igarri, bakarrik leihoa ixteko zegoen burdina.
Barrura sartu direla dakite barruko jarleku bat mugituta zegoelako baina esan dutenez, osterantzean, dena zegoen atzo lagatako moduan.
Bigarren gauez jarraian sartu dira herriko bigarren ile-apaindegian, atzo Negabin lapurtu baitzuten.