Aldaketak Erromerixa Eguneko egitarauan eguraldi iragarpena dela eta

Egoitz Unamuno 2024ko eka. 7a, 12:02

Aurten arratsaldeko erromeria kaleko Frontoian egingo da.

Zapatu arratsalderako euria iragarrita dagoela eta, Erromerixa Egunaren antolatzaileek erabaki dute goizeko ekitaldiak eta bazkaria Ezozin egitea (bola premioa eguerdira aurreratuko da) eta arratsaldeko erromeria eta gazta eta sagardo dastaketa, berriz, kaleko Frontoian egitea. 

Erromerixa Egunaren egitaraua honela geldituko da: 

Ezozin 

11:00etan, bizikleta ginkana Ezoziko plazan (8 urtetik gorakoakoentzako)

12:00etan, jan-edana eta bolatokiaren irekiera.

12:30ean, dantzari gazteen saioa

13:00etan, plazako DANTZAK arrabitariek musikatuta

Bitartean, bola premioa bolatokian,

15:00etan, BAZKARIA elizpean 

Menua: Entsalada, paella eta postrea. Prezioa: 15 euro.

Izen-ematea: Iratxon. Ostiral arratsaldeko 19:00etara arte. 

Frontoian

18:00etan, SAGARDO DASTAKETA

18:30ean, Erromeria EINGO taldearekin

Gaztetxean

21:00etatik aurrera DJek girotutako festa