Ezoziko jaiak domekan, meza eta herri kirol jaialdiarekin

Egoitz Unamuno 2024ko eka. 7a, 10:01

Herri kirolak iaz elizpean.

Ezoziko auzotarrek jakinarazi dute aurtengo jaietako egitaraua eta iazko moduan, aurten ere, mezak abiatuko du egitaraua, 13:15etan, eta ostean, jan-edana eta herri kirol erakustaldia izango dira, azken hauek Arratzuko Piratak Herri Kirol Klubaren eskutik. Bertsolariak ere izango dira, herrikoak: Eneko Beretxinaga eta Josune Aramendi. Antolatzaileek jakinarazi dute, euria bada iragarrita dagoen moduan, ekitaldiak elizpean egingo direla. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.