Barreak, poza eta kirioak dantzan gazteen tonbolarekin

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 3a, 12:45

Zapatu eguerdian, dibertimendu ederra sortu zen Galtzagorrixak Jai Batzordeak jarri zuen tonbolaren bueltan. Opariak barra-barra izan ziren, askok piztu zituzten saridunen barreak eta erosle, ikusle eta herritar asko erakarri zituen ekimenak. Jaietako ekitaldiak antolatzeko diru-bilketarako antolatu zuten tonbola eta horretarako zertxobait lortu zuten gazteek. Edozelan ere, datozen asteotan segituko diote diru bilketari batean zein bestean errifak salduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.