Ia hilabete eta erdiko ibilbidearen ondoren, atzo jokatu ziren Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak: Soraluzen eta Hernanin.
Ehun entzule baino gehiago batu ziren atzo Soraluzeko antzokian, asko kanpotik etorritakoak. Azkenean, honela geratu zen sailkapena:
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste ----------------------------- 337
- Eneko Araiztegi Agirre ------------------------------------- 326
- Izarne Zelaia Arratibel -------------------------------------- 296,5
- Peru Aiartza Cajaraville ------------------------------------ 293
- Libe Goenaga Arrieta --------------------------------------- 282,5
- Eneko Beretxinaga Laskurain -------------------------- 280,5
Saioak bukatzean jakin zen zein 34 bertsolarik kantatuko duten udazkenean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Sailkapen faseko bi multzoetako lehen 17 bertsolariak dira sailkatu direnak. Zerrenda ikusteko egin klik HEMEN.
Eneko Beretxinaga plazentziatarrak 23. egin du A multzoan eta ondorioz, ez da sailkatu txapelketan kantatzeko.