OSORIK BIDEOAN

Ikuskizun aparta eskaini zuten Birakakoek beste behin

Ander Gomez 2024ko eka. 2a, 09:36

Bariku iluntzean egin zuten ikasturte amaierako emanaldia Biraka Dantza Eskolakoek, '2raK' izenpean. Eibartik eta Elgoibartik etorritako lagunekin konpartitu zuten eszenatokia plazentziatarrek eta, hasi aurretik, Zubi Nagusiko geltokiraino ailegatzen zen guraso eta lagunen ilara sortu zen, kiroldegira sartu eta harmailak bete zain.

Barruan herriko dantzarien ikuskizun bakoitza osorik bideoan.

Birakako 144 ikaslek hartu zuten parte '2raK' jaialdian: 60 herritarrek, 60 elgoibartarrek eta 24 eibartarrek. 15 talde izan ziren guztira eta 24 kantu dantzatu zituzten, bukaerako agurra barne.

Jarraian, plazentziatarrek Julene Garcia-Abad irakasle elgoibartarrarekin landutako koreografiak:

1. Holding out for a hero

Txikiak A


2. All for us

Gazteak A


3. Behin batian Loiolan

Txikiak B


4. Soy yo

Gazteak B


5. Korapilatzen

Nagusiak


6. Ready for it

Nagusiak


Amaiera

Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko talde guztiak

Taldeen irteera ordena:

  1. Soraluze - Nagusi
  2. Elgoibar - Nagusi C
  3. Eibar - JAZZ
  4. Elgoibar - Heldu
  5. Eibar - Heldu
  6. Eibar - Nagusi A
  7. Eibar - Nagusi B
  8. Elgoibar - Nagusi B
  9. Elgoibar - Nagusi D
  10. Elgoibar - Gazte D
  11. Elgoibar - Gazte B
  12. Soraluze - Gazte A
  13. Soraluze - Gazte B
  14. Soraluze - Txiki A
  15. Soraluze - Txiki B

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.