Domekan, sei artisauk osatuko dute artisautza azoka eta eskaintza oparoa eramango dute bertara:
- Nuria Muro: bitxiak, boltsuak, laserrarekin egindako lanak, kamisetak…
- Saadia Nasir: oihalak eta berak jositako jantziak…
- Julen Mendikute: egurrez landutako apaingarriak eta beste.
- Cristina Albisua: telaz egindako denetarikoak, estutxeak, ogitarako poltsak, zaku termikoak…
- Txaro Fernandez: bolilloekin egindako lanak, margoztutako apaingarriak, poltsoak…
- Maite Iñurrieta (berria): itsasoko kristalekin egindako koadroak…
10:30erako jarriko dituzte postuak Plaza Zaharraren goiko aldean, jarlekuetatik plazaranzko esparruan, eta, 14:30ak arte izango dira bertan. Kontatu dutenez, gogotsu daude azokarako, bai artisauak eurak, Gabonetan egin zutelako azken azoka eta baita herritarrak ere, “jendea bazebilen eskatzen”, diote.