Zapatuan, plazara eramango dute musika eskola, herritarrei erakusteko ze aukeratzuk eskaintzen diren bertan. 11:30ean hasita, Musika eta Mugimendua ikasgaiko ikasleek joan den astean Plaentxi Eskolako 170 ikasleren aurrean arrakasta handiarekin taularatu zuten Semifuso bueltan da ipuin didaktikoa interpretatuko dute musika eskolako irakasleek musikatuta.
Hura amaitzean, eskolan ikasi ahal diren instrumentuak probatzeko aukera izango dute hala nahi duten guztiek. Instrumentuen irakasleak bertan direla, instrumentuak ikusi, jo eta nahi beste galdera egin ditzakete. Gainera, zabalik dago datorren ikasturtean Soraluzeko Musika Eskolan matrikulatzeko aukera eta izena emateko aukera ere izango dute.
Ate irekien hitzorduak irauten duen bitartean, txikientzat marrazteko eta abesteko gunea izango da bertan. Hitzordua Plaza Zaharrean da, euria bada, frontoian.