Atzo, barikua, Izagirre Igeltseritzak, Asier Amutxastegi eskalatzailearen bitartez, orratzak ipini zizkion kanpandorreko erlojuari. Dena den, jakinarazi dutenez, orratzak ipini arren, "oraingoz, orratzak ez dira mugituko, izan ere, orratzak mugiarazten dituen mekanismo elektrikoa deskonektatuta dago eta berriz konektatu ahal izateko, lan hori egiteko gaituta dagoen elektrizistak etorri behar du".
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.