Bihar, odola ematera joateko, goizez hartu behar da txanda, honako telefonora deituta: 943 00 78 85. Gero, 16:30etik 20:10ak bitartean izango dira Itxaropena Erretiratuen Elkartean ateratzeak egiten.
Odola emateko hurrengo hitzordua uztailaren 19an izango da.
Bestalde, Debarroko odol emaileen elkarteek aurten Soraluzen egin dute urteko topaketa. Apirilean elkartu ziren hemen eta besteak beste, aitortza egin zieten hainbeste urtetan Deban, Mendaron, Elgoibarren eta Bergaran orain arte boluntario lanetan ibili diren hainbat ordezkariri.
Halaber, jakinarazi zuten aurten 60. urteurrena betetzen dutela odol emaileen elkarteek eta euren "oinarri” diren odol emaileak izan zituzten gogoan, haiei eskerrak emanez eta “orain arte eman ez duen orori beldur gabe gerturatzeko” deia eginez. “20 minutu norberaren bizian ez baita asko eta beste askorentzat bizia izan daiteke. Animatu eta gerturatu herriko odol ateraketetara”.