Datorren astean, maiatzaren 29an berriro ere joango dira atzoko leku berera, irteera berbera egiteko interes handia erakutsi baitzuten Itxaropenako bazkideek eta bigarren autobus bat antolatu zuten bertaratzeko.
Atzo, eguaztena, Errioxa aldean ibili ziren 53 soraluzetar. Itxaropena Erretiratuen Elkartearen eskutik, Guardiako Eguren Ugarte upategia bisitatu zuten, bertako ardoak dastatuz, segidan Biasteritik bueltatxo bat eman zuten eta eguna borobiltzeko elkarrekin bazkaldu zuten. Dena "oso ondo" joan zela kontatu zuten. Argazkiak: Marian Begil.
Datorren astean, maiatzaren 29an berriro ere joango dira atzoko leku berera, irteera berbera egiteko interes handia erakutsi baitzuten Itxaropenako bazkideek eta bigarren autobus bat antolatu zuten bertaratzeko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.