Domekan, tronpa txapelketa, azkenekoz

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 23a, 09:01

Domeka honetan, laugarren aldiz izango da tronpa txapelketa Soraluzeko umeendako. Oraingo hitzordua baina, azkena izango da. Domekan, 18:00etan izango da Jorge Morales txapelduna frontoian eta parte hartu nahi duten ume eta gazte guztiek bertaratzea besterik ez dute. Gainera, Moralesek sari berezia iragarri du azken hitzordurako.

Lautan izan da aurten tronpa txapelketa frontoian eta lau aldietan ume-gazte talde ederra erakarri du Jorge Moralesek. Bertan momentuan ariketa jakinak egiteko agintzeaz aparte, hurrengo hitzordurako berriak erakutsi eta praktikatzen jarri ohi ditu. Hala, Moralesen etorrera bataren eta bestearen artean, Soraluzeko umeak buru-belarri aritzen dira tronparekin alde guztietan. 

Bada, domeka honetan izango dute ikasitakoa erakusteko eta sariren bat irabazteko azken aukera. 18:00etan frontoira bertaratzea besterik ez dago.