Institutuko ikasleek gorroto mezuen kaltea bistaratzen duten bideoak argitaratu dituzte

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 21a, 18:46

Gaur, maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna da, munduko kulturen aberastasuna ez ezik, kulturarteko elkarrizketaren, aniztasunaren eta inklusioaren garrantzia ere nabarmendu nahi duen eguna. Horren harira, gorroto mezuen kontrako lanketa egin dute Soraluze BHI Institutuko 4. mailako ikasleak proiektu komunitarioaren baitan eta besteak beste, honako bi bideoak egin dituzte.

Bigarren bideoak aurreiritzi kasu bat azaleratzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.