Aretxabaleta Lanbide Eskola ikastetxe txikia da baina eskaintza zabala eta puntakoa du lan merkatuan sartu nahi duten herritarrentzat: Oinarrizko zikloan, Elementu metalikoen fabrikazioa; Erdi mailako zikloetan, Erizaintza zaintza osagarriak, Menpekotasun egoeran daudenekiko pertsonen arreta, Ibilgailuen elektromekanika, Soldadura eta Galdaragintza eta Mekanizatua; eta Goi mailakoetan, berriz, Automozioa eta Eraikuntza Metalikoak.
Plazentziatarra irakasle Zerbitzuetako zikloetan
Larraitz Lakuesta De la fuente plazentziatarra Aretxabaleta Lanbide Eskolako irakaslea. Duela bi urtetik, Zerbitzuetako zikloetan dihardu lanean eta joan zen urtean, Soziosanitario ziurtagiri profesionalak ikastaroetan eman zituen eskolak, zaintzaile lanetan jardun duten emakumeen eta gizonezkoen esperientziak partekatuz. Aurten, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako zikloan dihardu lanean eta ziklo honetan, ikasleen perfila ezberdina da, gazteak dira nagusi, herri eta herrialde ezberdinetakoak: Gasteiz, Aretxabaleta, Maroko, Senegal, Elgoibar, Arrasate, Cuba, Eskoriatza, Cadiz, Pakistan, Oñati… Gaur egun, eskari handia dago menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko eta Lakuestak, hain zuzen, zaintzaren gaineko zikloetan izena ematera animatu nahi ditu herritarrak, besteak beste, Erizaintza zaintza osagarrietan.
Aurrematrikula zabalik 24ra arte
Aretxabaleta Lanbide Eskolan aurrematrikulatzeko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte. Informazio gehiago Aretxabaleta Lanbide Eskola webgunean.