audioa

Bertso saio jostaria eta marrubi zaporekoa

Egoitz Unamuno 2024ko mai. 18a, 15:03

Apirilaren 27an, BertSorak antolatuta, hogeita hamarren bat lagunek bertso bazkaria egin zuten Lagun Maiteak elkartean, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Gorritiarrak eta markinarrak saio bizi eta jostaria osatu zuten, hitz jokoz eta zirtoz betea, eta "marru-biak" tartean izan ziren. Saioaren lehen atala, librean osatu zutena, duzue entzungai ondorengo audioan. Grabazioa: Gaizka Azkarate. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.