Autobus batek sua hartu du AP-8 autobidean, Mendaro parean

Barren 2024ko mai. 17a, 15:04

Kiskalita gelditu da su hartu duen minibusa. Irudia: @oriflames

Auto ilara luzeak sortu ditu AP-8 autobidean, Elgoibar eta Mendaro artean, gertatu den ezbeharrak.

Autobus txiki batek su hartu duela jakinarazi du Trafiko Zuzendaritzak, 12:30ak pasatxoan. Erabat kiskalita gelditu den arren, ez dela zauriturik egon jakinarazi dute. Autobideko 57. kilometroan izan da eta errepidea itxi behar izan dute Irungo norantzan, ordubetez, gutxi gorabehera. Trafikoa geldi egon da tarte horretan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, 8 kilometro artekoak. 15:00ak aldean ireki dute erreietako bat.

Autobusak su hartu duen AP-8 autobideko puntu zehatza, mapan. Irudia: Trafiko Zuzendaritza.

 

Lotura duten albisteak:

Bi auto istripu Elgoibarren, AP-8an bata eta Azkarateko errepidean bestea (2024-05-16)