OHARRA

Gaur goizaldean, AP1 eta AP8 arteko lotunea itxi egingo dute

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 17a, 18:42

Autobidea mantentzeko lanen barruan, gaur goizaldean, barikua¡, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarreko Arrizabalaga eta Barrundiako tunelen paretak garbituko dira Maltzagan (Elgoibar), Bilborako noranzkoan. Hori dela eta, lotura adarra bost orduz moztuta egongo da, 00: 00etatik 05: 00etara 145,000 kilometro puntuan. Hala jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Erakundeko prentsa bulegotik gaineratu duenez, alternatiba gisa, AP-1etik Bilborantz doazen ibilgailuek AP-8tik jarraitu beharko dute Behobia noranzkoan Elgoibarko 64. irteeraraino, eta bertan autobidea hartu berriro Bilborako norabidean.

Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eraginik txikiena izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.