Oporretan joaten direnerako dantzan ikasi nahi dute Itxaropena Erretiratuen Elkarteko hainbat bazkidek. Giro horretan, lerroan egiten diren dantzak dira modakoak eta halakoak dantzatzen ikasteko ikastaroa eskatu zioten elkarteko zuzendaritzari.
Entzun eta egin. Itxaropenako zuzendaritzak lortu du dantzarako irakaslea, Marian Barragan eta jarri dute guztia martxan. Astean ordubetez eskainiko dute dantza ikastaroa. Aukeran, hiru ordutegi, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 11:00etara edo 11:00etatik 12:00etara edo eguenetan 15:30etik 16:30era. Izena ematen dutenek aukeratu behar dute gustukoen dutena eta gehiengoaren arabera ezarriko dute.
Ikastarorako izen-ematea zabalik dago, zuzendaritzaren bulegoan egin behar da hori, martitzenetan edo eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. Prezioa da 25 euro, baina izen-ematearen arabera, elkarteak berak prezioaren zati bat diruz lagunduko du.