Gipuzkoa Bertsotan

Ekainaren 2an Eneko Beretxinagak kantatuko du Soraluzen

Erredakzioa 2024ko mai. 22a, 09:30

Eneko Beretxinaga Zestoako saioan. Iturria: Gipuzkoa Bertsotan.

Ekainaren 2an, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken saioa jokatuko da Soraluzeko antzokian eta bertan Eneko Beretxinaga plazentziatarrak kantatuko du beste bost bertsolarirekin batera. Plaentxia.eus-ek bertara joateko sarrera bikoitza zozkatzen du HEMEN.  

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea aurrera doa eta lehen itzulia amaitu ostean, datozen asteetan bigarren itzuliko saioak abiatuko dituzte. Saio horietan azkena, Soraluzen jokatuko da ekainaren bian eta Eneko Beretxinaga plazentziatarrak kantatuko du bertan, 305 punturekin bigarren itzulira sailkatu eta gero

Ondorengoan dira Soraluzeko saioan kantatuko duten bertsolariak: Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiertza Cajaraville. 

Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Soraluzeko Herriko Antzokian.