Gaur goizean, ahate ama eta sei kume errepidean azaldu dira Errabal kalean, noraezean. Autoren batek harrapatzeko arriskuaren aurrean, bi bizilagunek espaloira igo arazi dituzte eta gero, Errabalen zehar aurrera eraman dituzte. Ahateek ardiak bailiran kasu egin eta ibairako eskaileretara arte ailegatu dira. Han, ahate amak segituan ikusi du ibaia eta uretan bukatu du ahate familiak goizeko paseotxoa.