Biharko txapelketari dagokionez, azken bietan moduan, lehiakideak bata bestearen ondoan jarri eta taldeka banatuta, tronparekin hainbat figura edo jolas egiteko eskatuko die Jorge Morales mexikarrak umeei.
Kanporaketa estilora, agindutako lehen froga gainditzen dutenak finalera pasatuko dira eta beste erakustaldi bat egin beharko dute. Azkenean, abilenei edo zorterik onena izan dutenei sariak emango dizkie tronpa txapeldunak, gehienak Cometa tronpa bereziak.
Jorge Morales nazioarteko txapeldunak dagoeneko badaramatza zortzi-bederatzi bat urte Soraluzera etortzen, bertako umeendako tronpa txapelketak antolatzera.