Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetara bidalitako gutunetan, duela sei urte baino gehiagotik aldarrikatzen ari diren oinarrizko aldarrikapenak gogorarazi dizkiete agintari politikoei gauzatzeke daudenak.
Hain zuzen, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, genero arrakalarekin amaitzea, 2011ko erreforma indargabetzea, Gizarte Segurantzaren kontuen auditoritza egite, 40 urteko kotizazioarekin, aurre-erretiroen koefiziente murriztaileak ezabatzea eta ez bideratzea Gizarte Segurantzaren dirurik enpresa-plan pribatuak sustatzera.
Bestalde, asteleheneko elkarretaratzean, bankuen eta enpresa energetikoen etekinak kritikatu zituzten. Datutan, adibidez, gogorarazi zuten Iberdrolak %85,5eko hazkundea izan duela eta banku nagusienek 2023an baino %17 gehiago irabazi dutela. Salatu zuten, haien kontrara, KPIa eta bizitzaren kostua nabarmen igo dela.
Azkenik, jakinarazi zuten bihar, zapatua, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta Euskal Gune Ekosozialistak deitutako manifestazioetan parte hartuko duela Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.