Ezoziko Ama Abesbatzak grabatuko duen kantuetako bat da Iragan festa, 1.869koa, Josu Elberdinek moldatutakoa; kanta hori dago oinarrituta Jean Baptiste Elizanbururen olerti zahar baten.
Bestea da Oi zer egin ote zait, Andrew J.P. Keelanena eta Aita Donostiak bere kantutegian Azkainen bildutako kantua. Eta azkena da Erraguzu oh Maria, Jose Inazio Ansorenak bere kantutegian bildutakoa.
Soraluzeko abesbatzak antzinako kanta horiek aukeratu ditu aurrera begira, kanta horiek abesbatzen errepertorioetan sartzen laguntzeko, Jabier Gabilondo abesbatzako zuzendaritzako kideak esplikatutakoaren arabera.
Zapatuan, Ezoziko Ama Abesbatzako 16 kidek parte hartuko dute grabazioan eta Bergarako Orfeoiko lau kide izango dituzte errefortzu modura. Joango dira sei soprano, sei alto, hiru tenore eta 5 baxu. Aitor Garitano bergararraren gidaritzapean jardungo dute. 14:30ak aldera dira Easo abesbatzaren egoitzara eta 16:00etatik 20:00ak bitartean izango dute grabazioa.