BIDEOA

Katamarran umeendako txokoa bertatik bertara

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 19a, 09:01

Apirilaren 19an zabaldu zituen ateak Katamarran ume-txokoak eta harrezkero erabiltzaile eta bisitari dezente izan ditu, astegunetan zein asteburuetan. Bazkideak ere baditu makinatxo bat, 28 familia, une honetan. Dena den, edozein momentutan egin daiteke bertako bazkide. Katamarran ume-txokoaren sorreran jardun duen talde eragileko kide den Maider Ruizek bertatik bertara erakutsi du txokoa eta haren funtzionamenduaren gaineko xehetasun guztiak eman ditu ondorengo bideoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.